VI. Gogoeta Jardunaldia # 8M24

2024(e)ko otsailak 26

«Emakumearen Nazioarteko Eguna» dela eta, 2019az geroztik gogoeta-jardunaldi hauek egiten ari gara, ARQsarea (Arkitektura, Hirigintza eta Ondarea ezagutarazteko eta ikusarazteko plataforma feminista) da antolatzaile eta arduradun nagusia. Baina kolaboratzaile asko ditugu: Euskal Herriko Unibertsitateko  Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldearen (GPAC), Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedra eta aurten UNICEN izeneko argentinar unibertsitateko Ondare Arkeologikoko UNESCO Katedra.

Era berean, honako erakunde nazional eta internazional hauek laguntzen digute: INCUAPA (UNICEN), Kultura Ondarearen Behatokia (UNICEN), Ondare Irekia/Patrimonio Abierto, Patrimonio Siglo XX eta “Nuestras Arquitectas”, “GADU Programa (FADU-UBA)”, “Un día, Una Arquitecta” eta “LINA> laboratorio: intervención+arquitectura” plataforma. Aurten UPV/EHUko Letren Fakultateak finantzatu digu

“Matronasgoaz” ari garenean (Candida Martinezek 2011n proposatutako kontzeptua) historian zehar eliteetako emakumeek hiri-testuinguruan utzitako arrastoaz ari gara. Termino hori erabiltzen da emakumeen lana eta ugazaba (“patronazgo” gaztelaniaz) terminoa bereizteko, gizonezkoen mezenasgoaren berezko ezaugarriak baino ez baititu kontuan hartzen. “Matronasgoaren” definizioak emakumeak mezenas gisa ez ezik, arkitektura-proiektuaren ideologo gisa ere inplikatzen ditu. Emakume horiek, obrak enkargatzeaz gain, aukera, interes eta ikuspegi oso partikular eta gizonenak ez bezalako batetik egiten zituzten, eta, beraz, fenomeno horrek termino propioa eta azterketa-esparru bereizia merezi ditu.

Gai honi buruz hausnartzeko, Granadako Unibertsitateko katedradun eta gaian aditua den Cándida Martínez López izango dugu. Eremu lokalago batetik, Isabel Mellén eta Veronica Benedet doktoreek  parte hartuko dute, eta Argentinatik on line hitz egingo dute Inés Moisset, Carolina Quiroga, María Luz Endere eta Martina López-ek.

Agustín Azkarate UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedraren zuzendariak eta María Luz Endere Ondare Arkeologikoko UNESCO Katedrako zuzendariak hasiera emango diote ekitaldiari.
Ekitaldia bi jardunalditan egituratuko da: martxoaren 6, arratsaldea, hitzaldietarako izango da, eta martxoaren 7an, goizean, bisita gidatua egingo da Alainzako Jasokundearen elizara (Araba).

Martxoaren 6ko jardunaldia aurrez aurrekoa eta birtuala izango da 15:00etatik 19:00etara, Espainiako orduan, Lascaray Ikerketa Zentroko ekitaldi-aretoan, UPV/EHUren Arabako Campusean (Vitoria-Gasteiz). Martxoaren 7ko bisita gidatua aurrez aurrekoa izango da Alainzan (Araba). Ekitaldia 09:30ean hasi eta 10:30ean amaituko da.
Aurrez, HEMEN izena eman behar da, aurrez aurreko jardunaldirako eta lanaldi birtualerako.

Martxoaren 5ean Zoomerako esteka bidaliko dugu modu birtualean parte hartu eta elkarreragin nahi dutenentzat eta bertaratze-ziurtagiria jaso nahi dutenentzat.

Martxoaren 6ko jardunaldia zuzenean emango da Buenos Aires Probintziako Erdialdeko Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultateko You Tube kanaletik. Hau da esteka: https://www.youtube.com/@FacultadCienciasSociales.
Edozein kontsulta egiteko, idatzi arqsarean@gmail.com helbidera.
Programa osoa  jaisteko HEMEN