Bazterreko paisaiak

2024(e)ko maiatzak 14

BAZTERREKO PAISAIEN, Udako Kurtsorako matrikula epea eta komunikazioetara deia zabalik!

Dagoeneko matrikulatu zaitezkete gure UNESCO Katedratik, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin lankidetzan, urtero antolatzen dugun Paisaiari buruzko Udako Ikastaroaren 7. edizioan —Kongresu modalitatean—. Aurten, ekainaren 17an eta 18an izango da, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan (EHU).

Urtero bezala, topaketarako, komunikaziorako eta eztabaidarako foro irekia sortu nahi dugu: gure periferiako paisaiei buruzko gogoeta kolektiborako gunea, hurbilketa integral eta diziplina anitzekoa. Bertaratuek eta hizlariek elkarrizketak hasteko eta iritziak eta pertzepzioak trukatzeko aukera izango dute. Beste behin, atril-butakak dikotomiatik haratago joan nahi dugu!

Horretarako, gaian adituak diren hainbat pertsonak hartuko dute parte. Pertsona horiek hainbat esparru, profil akademiko eta profesionaletakoak izango dira, eta ertz-, erlazio- eta presio-eremu horietan etengabe aldatzen ari diren errealitate ezberdinen konplexutasuna azalduko digute. Baina, batez ere, bazterreko paisaia horiek eskaintzen dituzten erronkak eta aukerak ezagutaraziko ditugu, lurralde-egituraren funtsezko osagai gisa duten funtziotik abiatuta. Aipatutako guztia, hitzaldi magistralak, mahai-inguruak eta kasu praktikoen aurkezpenak konbinatzen dituen programa didaktiko eta parte-hartzaile batean antolatuta.

PROGRAMA ETA MATRIKULAZIOAREN xehetasun guztien berri ezagutzera animatzen zaituztegu. Prezio bereziak eta izen-emate goiztiarragatiko matrikula-murrizketa ekainaren 7ra arte izango dira. (Matrikularen prezioan sartzen dira kongresuko jarduera guztiak, goiz erdiko aperitiboa eta lehen eguneko otordua).

Eta programan parte hartu nahi baduzue, maiatzaren 15a baino lehen bidal ditzakezue zuen proposamenak. Informazio gehiago nahi izanez gero, jakinarazpenak bidaltzeko ARAUDIA eta FORMULARIOA deskarga ditzakezue. https://www.uik.eus/eu/jarduera/bazterreko-paisaiak-eremu-periferikoak-babesteko-kudeatzeko-antolatzeko-paisaia-irizpideak

ZUEN ZAIN GAUDE!

Ezin da erantzun.