EKARPEN ZIENTIFIKOA, GURE BIZITEGI-AUZOAK HOBETZEKO BIDEAN AURRERA EGITEKO

2022(e)ko uztailak 7

Aste honetan, UPV/EHUko Kultur-Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako eta Hiri Agendako Arloak “Paisajaren arloko Jardunbide Egokien Gida. 1950-1975ko Bizitegi-Garapenak” aurkeztu dugu; tresna malgua eta gomendagarria da, XX. mendearen bigarren erdian eraiki ziren bizitegi-auzoek behar dituzten berroneratze-jarduerei aurre egiten lagundu nahi diena tokiko administrazio publikoei eta lantalde teknikoei, migrazio-boomari erantzun baitzioten, baina egungo ongizatearen eta bizi-kalitatearen estandarrei egokitu behar baitzaie.

Gaur egun nagusi diren erronken aurrean, komunitate zientifikoak onartzen du funtsezko rola hartu behar duela, eta ezagutza zientifiko aktiboa eskaini behar duela erronkei aurre egiten laguntzeko eta gizarteari jasangarritasunerantz (Lubchenco 1998; DeFries et al. 2012; Ellison 2016; Mastrángelo et al. 2019) eta lurralde-erresilientziarantz igarotzen laguntzeko. Horretarako, ezagutza horrek politiketan eta gizartean duen eragina hobetzen lagunduko duten ikuspegiak ezinbestekoak dira (Funtowicz y Ravetz 1993; Gibbons et al. 1994; Lubchenco 1998; Nowotny 2001; Lawrence 2015; Watson et al. 2018). Ildo horretan, Gida adibide bat da, erakusten baitu diziplina desberdinek elkarrekin lan egin ahal dutela (arkitekta, historialari eta ingurugirolariak osatutako disziplinarteko taldea), teknikariekin eta politikariekin, ezagutzaren elkarlanerako eta koprodukziorako esparru bat eskaintzeko, zientzia, kudeaketa eta gizartearen arteko zubi eraginkor bat formalizatzeko helburuarekin.

Lehenengo Gida hau 1950etik 1975era barez ere, industrialdeetan eta eskualde-buruetan eraikitako bizitegi-auzoetan oinarritzen da; landa-eremuko exodotik etorritako biztanleak hartu zituzten auzoak hedatzen ari zen industriari eskulana eskaintzeko, besteak beste, Leioa, Basauri, Eibar, Ermua, Errenteria, Gasteiz edo Bilbo. Datu esanguratsu bat: 1986an, Euskadiko 40 herri handienetan (10.000 biztanletik gorako udalerriak), EAEko biztanleria osoaren %82a zegoen finkatuta, eta guztizko immigrazioaren %87a hartzen zuten.

Baina gaur egun, auzo horiek behar dituzten beharren diagnostikoari aurre egin behar diogu, bai eraikuntza-eskalan, bai auzo-eskalan. Kontua da auzo horiei eragiten dieten zaharkitze-prozesuak modu integralean hartzea, hiri-berroneratze integrala sustatzeko, paisaia-irizpideei jarraiki.

Horretarako, Gidak honako hau eskaintzen du:

  • Lehen atalean, bizitegi-auzoen sorrera azaltzen da.
  • Bigarren ataldean, diagnosi-metodologia bat eskaintzen da, adierazleen, irizpideen eta helburuen bidez, eta hobetzeko proposamenekin, adibide apalak eta hurbilekoak dituztenak.
  • Hirugarren atal bat, hobekuntza horiek Eraikuntza eta Urbanizazio Ordenantzetan sartzeko moduari buruzko gomendio zehatzekin.

GIDA KONTSULTATZEKO ETA DESKARGATZEKO

PAPEREZKO ALE BAT ESKATZEKO, HARREMANETAN JARRI: catedra.unesco-paisajes@ehu.eus

Ezin da erantzun.