“Paisaiaren arloko jardunbide egokien lehenengo gidaren aurkezpena”

2022(e)ko uztailak 4

Kultur-Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrak (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Paisaiaren arloko Jardunbide Egokien lehenengo Gidaren aurkezpena egingo dugu hurrengo uztailaren 6an Micaela Portilla Ikergunean, XX. mendearen bigarren erdialdeko bizitegi-garapenetan zentratuta dagoena.

Gida, bi erankundeen arteko lankidetzaren emaitza dena, tresna ez loteslea eta malgua da, eta, zentzu praktiko batekin, administrazioen eta lantalde teknikoen lanak erraztu nahi ditu, 1950-1975 urteetako bizitegi-auzoak leheneratzeko, biziberritzeko edo lehengoratzeko jarduerei aurre egiterakoan.

Horregatik, EAEko tokiko-Administrazioak, Birgaitzeko Hirigintza-Sozietateak, talde-teknikoak, profesionalak, ikasleak edota gai horretan interesa duzuenok gonbidatuta zaudete aurkezpenera.

Izan ere, Gidaren ale bat emango zaio, izena eman ondoren, hitzordura bertaratzen denari (ale bat erakunde bakoitzeko): Izen-emate inprimakia

Ezin da erantzun.