IBILALDI DIDAKTIKOA ZADORRAKO IBAI-PAISAIAN BARRENA

2022(e)ko azaroak 9

Iazko ekimenarekin jarraituz, Katedrak paisaia-ibilbide bat prestatu du datorren larunnbaterako, azaroak 12, Zientzia Astearen XXII. Edizioa dela eta.

Ibaiertzeko Loiola, Txomin eta Martutene auzoetatik ibiliko gara (2,5 km) elkarrekin, ibaia, ur-bide bat baino gehiago dela erakusten diguten ibai paisaiak ezagutzeko. Ingurumenari, hidraulikari, ondareari, historiari eta hirigintzari lotutako hainbat alderdi ezagutuko ditugu, eta onena… Gure ibiltarien egunerokoak osatuko ditugu! Ariketa horren helburua da uraren bidetik ibiltzearen pertzepzioa aztertzea eta erabiltzaileentzat garrantzitsuenak diren alderdiak nabarmentzea.

Profil eta adin guztiei irekitako jarduera da. Zenbat eta publiko ezberdin gehiago, orduan eta entretenigarriagoa izango da. 

Ezin da erantzun.