PAISAIARI BURUZKO 6. KONGRESUA – UZTAILAK 10 ETA 11, BILBO
IBAI PAISAIAK izango dira Paisaiari buruzko kongresuaren 6. edizioaren gai nagusia. Kongresua, Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendaren Zuzendaritzaren artean antolatzen dugu @lurraldea
Uztailaren 10ean eta 11n Bilboko Bizkaia Aretoan izango gara. Bi egunez egongo gara elkarrekin, eta bertan, ponentzia eta eztabaida-mahaiei esker, gaia testuinguruan kokatuko da, eta ibaiak biziberritzeko kasu praktiko interesgarriak aurkeztuak izango dira. Hiri-berroneratzea, balioen eta arriskuen sozializazioa, gobernantza-estrategiak, ondarea, azpiegitura berdea edo ibai-inguruneetako osasungarritasuna bezalako gaiak jorratuko dira.
Baina gainera, jarduera gehigarri bat gongo da (flotatzailea) eta mokadu goxoak izango dituzue eskuragarri Sustraiak Catering @sustraiakcatering -en eskutik.
Garrantzitsua iruditzen zaigu ibai-paisaiak klima-aldaketari aurre egiteko eta herritarren ongizatea bermatuko duten hiri-ingurune erresilienteagoak eta iraunkorragoak sortzen laguntzeko aukera-eremu gisa irudikatzea.
MATRIKULA MAIATZEAN IREKIKO DA!
Eta kongresuan hitzaldi batekin parte hartu nahi baduzu, maiatzaren amaieran proposamenak aurkezteko epea irekiko dugu.
ZUEN ZAIN GAUDE!
Ezin da erantzun.