PAISAIAREN ARLOKO JARDUNBIDE EGOKIEN GIDEN AURKEZPENA

Duela gutxi, Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko X. Kongresuan (Valentzian), Paisaiaren arloko Jardunbide Egokien Gidak prestatzeko garatzen ari garen ikerketa-lanari buruzko ponentzia bat aurkeztu genuen.

Gidak (lotesleak ez diren tresna malguak) EAEko talde tekniko eta administrazioei paisaia-intereseko eremuak birgaitzeko, biziberritzeko edo leheneratzeko ekintzetan laguntzeko jarraibideak eskaintzeko egiten ari dira. Katedrako ikerketa taldeak egiten ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zuzendaritza Teknikoa dute.

Lehenengo Gida 1950-75 urte bitarteko bizitegi-auzoen beharrizan eta potentzialtasunetan oinarritzen da. Auzo horiek, landa-exodoaren ondoriozko etxebizitza-eskaera masiboari erantzun zioten, baina gaur egun birgaitu egin behar dira, hau da, ongizatearen eta bizi-kalitatearen estandar eguneratuetara egokitu. Eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko egiten ari diren obra horiek abiadura handian aldatzen dute hiriaren irudia. Horregatik, Gidaren bidez, hurbileko jardunbide egokien eta apalen adibideak eskaintzen dira, erreferente gisa balio dezaketenak. Alde batetik, eraikin guztien eta auzoaren irudi argia, identitarioa eta bereizkgarria babesteko, eta bestetik, espazio publikoa antolatzeko, haren izaera soziala, kulturala eta naturala kontuan hartuta, eremu biltzaile gisa funtziona dezaten.

EAEko Hirigintzaren eta Lurralde Antolamenduaren bilakaera kontuan hartuta, Paisaiaren Interes Bereziko beste eremu batzuk aztertuko dituen serie bateko lehena izan nahi du Gida honek.