Meatzaritza, Altzairu, Tren eta Gerraren Paisaiaren (Mining, Iron, Railways and Army, MIRA) Ekintza Plana Trapagaranen

Ikerketa-ildoak, jarduketa

Paisaiaren ekintza-plana

Laburpena

Paisaiaren Ekintza Plan honen (Mining, Iron, Railways and Army, MIRA) Proiektuaren helburua da Trapagarango udalerrian meatzaritza, altzairu, tren bidezko garraio eta Espainiako gerra zibilaren ondoko instalazio militarren paisaia kultura ebaluatu, kudeatu eta babesteko bideak ikertzea. Izan ere, oraindik bertan dira erauzketa-prozesuaren (meatzaritza, Burzakoko herrixka), garraioaren (Orconera trena) eta burdinaren eraldaketaren (armagintza, Durañonako kuartelaren jatorria,  P linearen mendebaldeko muturra) erreferentzia fisikoak (gero eta narriatuago).

Vista del funicular de La Reineta en la área intervenida

Vista del funicular de La Reineta en la área intervenida

Mineral honi lotutako eta duela mende erdi baino gutxiago desagertutako kultura materialaren azken testigantzak zaintzea ere planteatzen du, lekukoak oraindik bizirik baitira eta bizirik mantentzen baitute haren oroimena (ez urte askotarako).

Desagertu baino lehen, horrela gertatzen ari baita, duela gutxiko ondare baten balioa nabarmendu nahi da, gizartean gero eta aitortuago egon arren, ia osperik (eta ondoriozko babesik) ez duelako.

  1. Meatzaritza, altzairu, tren bidezko garraio eta Espainiako gerra zibilaren ondoko instalazio militarren paisaia kulturaren inguruan ondorengoak egingo dituen ikerketa-talde egituratua sustatu nahi dugu:Bertan dauden ondare-ondasun ezberdinak identifikatu.
  2. Bertako biztanleen integrazio sozioekonomikoa bertakoa izatearen sentimenduaren eta denon oroimenaren bitartez bultzatu, eta hiritarren parte hartzea, hedapena eta ezagutzaren sozializazioa ahalbidetuko dituen bide egokiak bideratu.
  3. Oinarri duen ingurune fisikoa lurraldeko azpiegitura-proposamen iraunkorrekin lotu.
  4. Eraikitako ondarearen gainean esku hartzeko arau eta proposamen zehatzak ezarri eta
  5. Soluzioak ezartzeko prozesua koordinatu eta aztertu.

Egoera

Lanean