Portillako Gazteluaren (Zanbrana) balorazioa, esku-hartzea eta hedapena

Ikerketa-ildoak, jarduketa

Ondarearen hedapena eta gizarteratzea

Proiektuaren laburpena

Portillako Monumentu Multzoa gero eta egoera okerragoan egotea, erortzeko zorian, horren segida kronologiko luze eta konplexua eta olgeta eta paisaiaren arloan duen potentziala, gune honetan lehengoratze- eta hedapen-proiektu bati ekitea justifikatzen duten aldagaiak dira.

Hartara, Multzo osoa kontserbazio-egoera arras kaskarrean dago, erortzeko gero eta arrisku handiagorekin, eta horrek arkitekturako esku-hartze proiektuari ekitearen premiazko beharra ezartzen du. Zentzu honetan, azken urteetan eta poliki-poliki elementuak galtzen ari direla, bereziki gazteluan eta Santa Maria elizan, egiaztatzen duen dokumentazio grafikoa dago.

 

Imagen de la antigua iglesia y murallas de la Villavieja

Villaviejako eliza eta harresiaren irudia

Orain arte dauden datuek agerian usten dute, halaber, ingurunean ondare-aberastasun natural zein kultural handia dagoela, zentzurik zabalenean. Multzoan kareharrizko estratuen formazio geologiko ikusgarriak (horietako batzuk Erdi Aroko herrixkaren harresiak eraikitzeko erabili zirenak), fauna eta florarako habitat bereizgarria (atlantiko, mediterraneo eta kontinentalaren arteko trantsizioa), balio paisajistiko nabarmena (talaia batean dagoenez, ikuspegi handi eta ederra du, ia 360 gradu hartzen dituena) eta biografia historiko zabala ditu, lau okupazio-une garrantzitsu hautemanez (amaierako brontzea, erromatarra, Erdi Aroa, Erdi Aro berantiarra).

Hala eta guztiz ere, “Portillako Multzoa” ezezagun handia da ondarearen ikuspegitik. Hori, dena den, abantaila da interpretazio-gune berritzaile batek, hain balio historiko eta paisajistiko handiko eszenatoki batean kokatutakoak, aurreiritzirik gabeko publiko batengan izan ahal duen eraginagatik. Portillako egonlekua, errespetuzko irizpideez eta eska daitezkeen gutxieneko sarbide eta zerbitzuez behar bezala lehengoratuta, eta ondarearen bitartez bere historia kontatuz, ezagutu eta ulertzea garrantzi handiko beste argudio bat da lehengoratzeari ekiteko eta, baita pizgarri eztabaidaezina ere kalitatezko bisita ludiko baterako.

Egoera

Lanean