Balio Arkitektonikoen Inbertsioa Lurraldeka Optimizatzeko Metodoak (MOTIVA)

Ikerketa-lerroa, jarduera

Value of Cultural Heritage for Society

Proiektuaren laburpena

Hainbat urte badira Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldea (UPV/EHU) lanean ari dela, monumentu-multzo baten zaharberritzea finantzatzen duen hasierako inbertsioa ahalik eta gehiena eta ahalik eta azkarrena berreskuratzeko asmoz. Ikerketa horien emaitza dugu Balio Arkitektonikoen Inbertsioa Lurraldeka Optimizatzeko Metodoa (M.O.T.I.V.A.), eta horren bidez hartu nahi diete aurrea munduko ikertzaile guztiei Ondare Eraikinari buruzko Ikerketa Taldeak eta ZAIN Fundazioak ere, Ondare Kultural Eraikiaren errentagarritasun sozioekonomikoaren bilaketan.

Esku artean dugun proiektuak kasu errealak testatzea du xede, baita haien hedapena ere, Ondare Eraikiaren kudeaketari eta ebaluazioari buruzko jardunaldi espezifiko baten bidez. M.O.T.I.V.A. metodoak Lurralde Antolamenduko tresnak (hirigintzako kudeaketa, alegia) erabiltzen ditu ondare arkitektonikoaren kudeaketan, lurraren aprobetxamenduari eta etorkizuneko Ondare Ondasunarren plusbalioei errentagarritasun ekonomiko ahalik eta handiena ateratzeko eta, hartara, esku-hartzean gastatutakoa berreskuratu ahal izateko, epe luzera, partzialki zein osoki. Proiektuaren helburu nagusia da Ondare Eraikia kudeatzeko estrategia praktiko bat eratzea. Ondasun Kulturala behar bezala baliatzeak dakarren balio erantsian datza metodo horren baliagarritasuna.

Egoera

Ejekuzioan