Formakuntza

ZAIN Fundazioaren beste helburuetako bat emaitzen transferentzia da, kontuan izanik ingurune oso teknologikoan diharduela, eta arreta berezia egingo die transmisio-motei, batez ere Europako Goi Hezkuntzako Eremu berriak dakartzan desafioei dagozkienei (graduondoko ikasketak).

ZAIN Fundazioak, Donostiako Arkitekturako Goi eskolarekin eta Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin batera, doktoretza-programa batean (“Arkitektura, Hirigintza eta Ondarea”) parte hartzen du, eta master ofizial bat ematen (“Ondare Eraikiaren zaharberritzea eta kudeaketa integrala”). UPV/EHUak antolatzen ditu doktoretza eta masterra.

Halaber, CSICekin elkarlanean, Arqueología de la Arquitectura aldizkari zientifikoaren argitalpenean parte hartzen du; Santa Maria katedrala Fundazioarekin, berriz, teknikariak trebatzeko planak eta programak prestatzen dihardu, trebakuntza espezializatuko ikastaroak eratzen eta garatzen, eta katedral horretan egiten diren lanak eta ikerketak hedatzeko behar diren materialak eta dokumentuak diseinatzen.