Ikerketa-ildoak, jarduketa
Kultura Ondare Ukiezinaren Erregistroa eta Katalogazioa
Laburpena
Euskal Autonomia erkidegoko Kultura Ondare Ukiezina erregistratu eta katalogatzeko proposamena hiru egiteko-multzo orokorretan garatzen da:
- Euskadin bertan zein bertatik kanpo Kultura Ondare Ukiezinaren esparruan landu diren esperientzien konparazio-analisiaren bitartez (benchmarking), gaiari buruzko oinarri teorikoak bereganatzea.
- Ondasun ukiezinen erregistroa eta katalogazioa sistematizatzeko tresnak diseinatzea.
- Prozesu hau bi etapatan banatu da: kasu zehatz batetik (Arabar Errioxako ondare ukiezina) abiatuta proposamena lantzea; tresna jakin bat (Inbentariorako Ereduzko Fitxa) gure ingurunearen beharretara egokitzea.
- Diseinatutako erregistro- eta katalogazio-sistema martxan jartzea, bere funtzionamendua ebaluatu eta litezkeen aldaketak garatze aldera. Helburu horrekin, inguru geografiko zehatzetan gai ezberdinen inguruan sortutako fitxak eta ereduak aztertzea ahalbidetuko duten esperientzia ezberdinak planteatzen dira.
Egoera
Actualmente se está llevando a cabo una experiencia piloto sobre los “Carnavales Rurales de Álava”.