Zabalguneko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Katalogoa idaztea

Ikerketa-ildoak, jarduketa

Berrikuntza teknologikoak Eraikitako Ondarearen kudeaketa-arloan

Laburpena

Proposatzen den balorazio- eta babes-tresnaren helburua da eraikinak diren eta ez diren (eraikinak eta espazio libreak) eraikitako ondarearen katalogazio-planteamenduak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarentzat Kultura Ondarearen Plan Estrategikoaren barruan garatzen ari ziren kontzeptu-arauetara egokitzea.

Horrela, Vitoria-Gasteizko hirian erabilitako metodoak Eusko Jaurlaritzatik berrikuntza moduan aplikatzen ari direnekin koherente eta bateragarriak izatea lortu nahi da. Baina, are garrantzitsuagoa da, horien bitartez berezko ondare-balioa duten elementu isolatu bezala babestutako ondasunen ikuspegi monumentalista gainditu nahi izatea.

 

Plano detalle del ensanche de Vitoria-Gasteiz

Plano detalle del ensanche de Vitoria-Gasteiz

Horretarako, batetik, estetika, kultura material eta sinbologiari lotutako balio bakarra barik, hainbat balio kontuan hartzen dituen azterketa-modua egokitu da. Balio horiek ez zaizkio eraikin baten karakterizazioari aplikatzen, horren zati garrantzitsuei baizik. Azkenean, zati horiek izango dira babestuko direnak, eraikitako gainerakoa babesetik kanpo utzirik, baina beti babestu beharreko multzoa kontuan izango dela bermatuta.

Bestalde, aintzat hartzen da babestutako eraikinen eta kokaleku duten sistemen arteko harremana. Horrela, adierazgarria deitzen dugun eta hautemandako hiri-irudian duen egitekoa neurtzen saiatuko den balioa eransten da. Horretarako, ondasunaren elementu osagai bakoitzaren banakako balorazioa eta babes daitekeen espazio libre bateko ertz gisa, hala badagokio, izan dezakeenarekin ere gurutzatzen da.

Azkenik, emaitzen objektibizaziorik handiena lortu nahi izan da. Balorizatzeko irizpide normalizatu batzuk bakarrik oso testuinguru soziokultural homogeneoetan aplika daitezkeela onartuz, Eusko Jaurlaritzarentzat ezarritakoak Vitoria-Gasteizko hiri-errealitatera zabaldu nahi izan dira, Zabalgunea errealitate horren saiakuntza-banku egokia izanik.

 

Egoera

Bukatuta Lehenengo fasea