Ikerketa-lerroa, jarduera
Ondarea, tokiko garapena sustatzeko faktorea.
Proiektuaren laburpena
Sebastián Gabotok eraikiarazi zuen Sancti Spíritus gotorlekua, 1527an, Carcarañá ibaiaren bokalean. Zenbait arkeologo argentinarrek 2006tik 2009ra egin zituzten ikerketa-lanengatik jakin da lekuaren kokapen generikoa (Puerto Gaboto) eta asentamenduaren zedarripena. Proiektuaren irismena areagotu egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Zain Fundazioaren laguntzak, baita Espainiako Kultura Ministerioaren finantziazioak ere.
Lehenbiziko kanpainak (2010-2011) lekuaren sekuentzia historiko aberatsa osatzen lagundu du, kolonialismo aurreko eraikinen hondakinak eta gotorlekua aurkitu baitira, baita hura suntsitu ondorengo indigenek eraikitako asentamendua ere. Lekuaren garrantzi historikoa eta sinbolikoa, haren kokapen egokia (Islas Santa Fe Parke Nazionalaren sarreran) eta bertako zein nazioarteko zenbait eragileren esku-hartzea ikusirik, lekuaren alderdi historikoa aintzat hartzen eta egoera sozial eta ekonomiko oso txarrean dagoen herri eta ingurune baten garapen jasangarria bultzatzen duen duen proiektu bat garatu ahal da.
Egoera
Hedapena eta hondeaketa.