Gasteizko Santa Maria Katedralaren musealizaio egitasmoa abian

Ikerketa-lerroa, jarduera

Ondarearen berri zabaltzeko eta hura gizarteratzeko beste bide batzuk.

Proiektuaren laburpena

Zain Fundazioaren eta Santa Maria Katedrala Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren arabera, katedrala museo bihurtzea da lehenbiziko eginkizuna. Santa Maria elizaren ikerketa- eta eraberritze-prozesuan jasotako ezagutza azaldu eta zabaldu egingo da, behin-behingoz, zeharkako ikuspegitik betiere. Katedralaren arlo guztietara hedatuko da museo bihurtzeko prozesua, eta Fundazioari lagatako eremuetara (erabilera erlijiosorik gabeak) nahiz erabilera erlijiosokoetara egokituko da. 2012an da publikoari irekitzekoa museo berria.

ZAIN Fundazioa arduratuko da katedrala museo bihurtzeko lehen fase honetarako eduki historikoak eta arkeologikoak eratzeaz, eta Santa Maria Katedrala Fundazioarekin elkarlanean prestatuko ditu bisitaldi gidatuak zuzendu behar dituztenen prestakuntza-programak prestatzeaz eta garatzeaz, haien gaitasuna eta homologazioa lortze aldera. Halaber, gidariek bisitariei ematen dieten informazioaren kalitatea eta zorroztasuna ikuskatuko du, hainbatean behin, haien etengabeko hobekuntza lortzearren.

Egoera

Katedrala museo bihurtzeko lanaren lehen fasea