Egitekoa

2013ko ekainaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Vitoria-Gasteizen, EHUren “Kultur paisaiak eta Ondarea Katedra” sortu, garatu eta mantentzeko.

Katedrak, prestakuntza eta ikerketaren esparru barruan, antolamenduaren kontzeptu-oinarrien berrikuntza sustatu eta paisaiak eratzen dituzten elementu guztien balorazio orokorraren aldeko apustua egiten du.

Bere egiteko nagusia da ondare kultural, natural eta ukiezinaren koordinazio eta kudeaketa orokorra eta gizarteak esku hartzeko prozesuak sustatzea.