Helburuak

Inside:

  1. Ondarearen kudeaketaren arloko inertzia tradizionalak (ondare kulturala/ondare naturala) zein beren testuingurutik ateratako elementu bereizien tratamendua gainditzea, lurraldeak (Ingurunea, Paisaia Kulturalak) eratu eta egituratzen dituzten bilbe konplexuei erantzungo dieten kontzeptu-tresna berriak sustatuz.
  2. Paisaia-irizpideak landa- eta hiri-planteamendutan eta mota ezberdineko azpiegiturak garatu eta eraikitzeko testuinguruetan kontuan izango direla bermatzeko nahiko kontzeptu- eta instrumentu-oinarriak sortzea. Horretarako, honako hauek sustatzea lehenetsiko da:
    a)Euskadiko Paisaia Kulturalen Errolda egitea, beren identifikazioaren eta erregistroaren arabera (espazioa mugatzea, esanahia, kontserbazioa eta gizarteratzea);
    b) Euskadiko Paisaia Kulturalen Mapa Geografia Informazioko Sistema bati lotuta sortzea.
  3. Euskadin Paisaia Kulturalen garrantziari buruzko Kontzientziazio Programa antolatzea eta iritzi publikoa horien kontserbazio beharraz sentikortzea.

Outside:

  1. Katedra honen Programaren alderdirik garrantzitsuenetako bat “Unescoren 2008-2013rako Epe Ertaineko Estrategia” Programaren 11. helburuarekiko konpromisoa izango da. Programa horrek Ondarea eta Paisaiak hiru eginkizunen arabera ulertzen ditu, hots: nortasuna bera oinarritzeko aukera gisa, toki-garapenenerako bektore bezala eta adiskidetzeko tresna legez. Zentzu horretan, “Ondarea eta Paisaia Kulturalak” Katedrak bereziki Latinoamerikara bideratuko ditu bere ahaleginak, sustatzaileek ikerketa eta garapenerako lankidetzako tradizio sendoa baitute eskualde horrekin.