Jarduerak
Ondorengo hauek dira Lurraldea, Paisaia eta Ondarea Katedraren jarduerak Hitzarmenari dagokionez:
- Paisaiari, ondareari eta lurraldeari buruzko azterketa, ikerketa eta gizarte-proiektuarekin lotutako era guztietako jarduerak sustatu, bultzatu eta ezagutaraztea.
- Interes bereko arloetan lan egiten duten elkarteen eta erakundeen arteko elkartruke- eta lankidetza-harremanak bultzatzea; bereziki, Unescoren Katedren Mundu Sareari lotutakoekin.
- Katedraren jarduketa-eremuko prestakuntza eta sentikortzea bultzatzea, eta baita horren inguruan egiten diren ikerlan eta azterlanen emaitzak hedatzea eta ezagutzera ematea ere.
- Katedraren jarduketa-eremuaren inguruko doktorego-tesiak zein gradu edo master amaierako lanak egitea bultzatzea.
- Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari Katedraren jarduketa-eremuaren inguruan egiten dituen jarduketetan laguntzea.