EHUren “Paisaiaren Kudeaketa, Ondarea, Lurraldea eta Hiria” Master Ofiziala.

Egun sortze-prozesuan dagoen eta 2014-15 ikasturterako hasiko dela aurreikusten den Master honetan, EHUko 6 ikastegik eta CSICeko 2k esku hartzen dute. Masterraren helburu nagusia, Paisaiaren Europako Hitzarmenean sortutako gero eta behar handiagoei erantzuteko gai izango diren ikerlari akademiko eta profesionalak prestatzea da. Emango den prestakuntza diziplina artekoa izango da, ondorengoen inguruko gaitasunak bereganatzea ahalbide dezan: lurraldearen antolamendua, ekosistemen iraunkortasuna, landa-hiria segida, kultura eta ondarearen balorazioa, eta nekazaritza- eta basogintza-jarduerak, biodibertsitatea, geodibertsitatea eta kimika barne hartuta. Prestakuntza honek, prestakuntza ezberdineko profesional ezberdinek Paisaiaren kudeaketa orokorrari erantsi ahal dioten sinergiaz baliatzeko beharra izango du kontuan.

Polo de conocimiento Territorio, Paisaje y Patrimonio