“Ondare eta Paisaiaren arloko Diziplina arteko Zientzia Estrategiak” Doktoregoa

Doktorego Programa hau proposatzen duten hiru ikerketa-taldeek elkarrekin ekin zioten lanari deialdiaren ondorioz. Bere egunean aurkeztu zen proposamena onartu eta 2011ko azaroan  Global Change and Heritage Prestakuntza eta Ikerketa Unitatea martxan jarri zen. Ordura arte, hiru ikerketa-taldeek duela hamar urteko programen barruan aurkezten zituzten beren tesiak (adibidez, “Ideia, Forma eta Materia”, “Kimika”, “Kutsadura eta Ingurumen Toxikologia”, “Ingurumena, Lurraldea eta Kultura”, “Ingurumen Agrobiologia”, etab. bezalakoetan).  Baina programa horiek ez dira inoiz berezkotzat jo, lan egin ahal izateko gune akademiko gisa baino ez, diziplina arteko lana egin gabe.

Azken urtean hiru ikerketa-taldeek egindako hausnarketaren ondorioz, PIUtik garai berrien araberako eta 99/11 EDra egokitutako, baina bikaintasun-mailak, hau da, VERIFICA Programaren baldintzak gainditzeaz gain, ahalik eta denborarik gutxienean Ministerioaren Bikaintasunaren Aipamena jasotzeko moduan egotea, beteko dituen Doktorego Programa bultzatzeko beharra sortu zen. Hortik sortu zen, beraz, zientzia-arloko zeharkakotasuna eta diziplina artekotasuna bultzatuko duen “Ondare eta Paisaiaren arloko Diziplina arteko Zientzia Estrategiak” Doktorego Programaren proposamen hau. Eta horren adibide esku hartzen duten EHU zein CSICeko ikastegiak, eta bikaintasun-maila handiko irakasle ugariren esku-hartzea (ikerketa-laneko 58 seiurteko eta azken urteetan defendatutako 100 doktorego-tesi eta MAL baino gehiago.