LAGetara hurbilketa
Atzo, otsailak 3, Jesus Mª
Erkiziaren urteroko hitzaldi magistrala izan genuen UPV/EHUko Paisaiaren
Kudeaketa Masterrean. Onartu berri diren #LAG -en zuzendaria eta
koordinatzailea entzuteko aukera paregabea izan zen atzokoa. Izan ere, pasa den
astean jaso zuten “Arkitektura eta Hirigintza” saria, Espainiako
Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenaren (CSCAE) eskutik.
Aretoan zeuden Masterreko ikasleez gain, online plataformaren bidez, “Diziplinarteko
Estrategia Zientifikoak Ondarea eta Paisaian” Doktorego Programako ikasleek eta
arloan interesa zuten agente gakoek parte hartu zuten eztabaidan, Kanadatik,
Brasiletik, Kolonbiatik, Txiletik, Bakiotik, Bilbotik, Gasteiztik, Orozkotik…
Besteak beste, hiri-hazkundearen perimetroa, industria-ondarearen berreskurapena, LAGen idazketari lotutako partaidetza-prozesua, Ingurune Fisikoaren Antolamenduaren Matrizea, Ibaien eta Erreken LPSa eta Lurralde Antolamenduak turismoari dagokionez nork bere hartu ditzakeen erronka berriak, izan ziren galdetutako gaietako batzuk.
Ezin da erantzun.