IBILALDI DIDAKTIKOA ZADORRAKO IBAI-PAISAIAN BARRENA

2021(e)ko urriak 29

Katedrak paisaia-ibilbide bat prestatu du datorren ostegunerako, azaroak 4, Zientzia Astearen XXI. Edizioa dela eta.

Gamarra eta Abetxuko artean ibiliko gara (2,5 km), ibaia, ur-bide bat baino gehiago dela erakusteko. Ingurumenari, hidraulikari, ondareari, historiari eta hirigintzari lotutako hainbat alderdi ezagutuko ditugu, eta onena… Gure ibiltarien egunerokoak osatuko ditugu! Ariketa horren helburua da uraren bidetik ibiltzearen pertzepzioa aztertzea eta erabiltzaileentzat garranntzitsuenak diren alderdiak nabarmentzea.

Egun horretan, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko (CEA) teknikarien eta Abetxukoko baratzetako erabiltzaileen laguntza izango dugu.

Profil eta adin guztiei irekitako jarduera da. Zenbat eta publiko ezberdin gehiago, orduan eta entretenigarriagoa izango da. 

Ezin da erantzun.