La Diversidad Cultural. Análisis sistemático e interdisciplinar de la Convención de la UNESCO argitalpena
La Diversidad Cultural. Análisis sistemático e interdisciplinar de la Convención de la UNESCO izeneko argitalpena plazaratu berri da. Honorio Velasco eta Jesús Prieto de Pedro izan dira haren editoreak, eta Beatriz Barreiro izan da haren koordinatzailea. Argitalpen horretan, arreta handiz aztertu da UNESCOk 2005ean onartutako Kultura Aniztasunari buruzko Konbentzioaren edukia.
UNESCOren Kultura Aniztasunari buruzko Konbentzioa, Kultura Adierazpenen Aniztasuna Sustatzeari eta Babesteari buruzko Hitzarmena izena duena berez, 2005ko urriaren 20an onartu zen. Sortu zenetik, haren helburu nagusia izan da aniztasunera lerratzea nazioarteko erakundearen beraren eta estatu kideen XXI. mendeko kultura politiken atentzioa, hitzaurrean adierazten denez, aniztasuna baita pertsonen funtsezko ezaugarri eta haien ondare komuna. Komunitateen eta estatuen garapen jasangarriaren motorra zen eta behar zukeen kultura aniztasunak, baita tolerantziaren eta elkarrekiko errespetuaren esparru ere, funtsezkoa baita bakea eta segurtasuna bermatzeko.
Maider Marañaren bitartez, Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrak argitalpen horretan parte hartu du, Konbentzioaren 9. artikuluaren edukia aztertzen duen kapituluan zehazki (artikulu hori informazioa elkar trukatzeari eta gardentasunari buruzkoa da).
Informazio gehiago: http://www.trotta.es/libros/la-diversidad-cultural/9788498796575/
Ezin da erantzun.