UNESCO Katedren topaketa: “Bilboko itsasadarraren paisaia industrialaren giza-ingurumen erronkak”

2015(e)ko uztailak 14

Uztailaren 20ean UNESCO Katedren topaketa izango da, “Bilboko itsasadarraren paisaia industrialaren giza-ingurumen erronkak” izenburupean eta Kultur Paisaia eta Ondarea UNESCO Katedrak antolatuta.

Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia, Getxoko Udala eta EHUren laguntzaz, Kultur Paisaia eta Ondarea UNESCO Katedra eta Uruguaiko “Cátedra UNESCO Agua y Cultura” biltzea du helburutzat, herrialde ezberdinetan paisai industrialek dituzten giza eta ingurumen erronkak eztabaidatzeko asmoz.

Horretarako bi kasu aurkeztuko dira: Bilboko itsasadarrarena eta Uruguaiko urarekin harremandutako paisai industrialak. Horren ondoren Punta Begoñako galerietara bisita gidatu bat egingo da, gaur egun ikerketa prozesuan dauden galeriak, hain zuzen.

Sarrera dohainik – parte hartzeko zure izena ematea derrigorrezkoa da.

Email bidez: ander.delafuentea@ehu.eus

edo telefonoz: 945 014 546 // 945 013 478 – Ander de la Fuente.

Informazio gehiago:

Egitaraua

 

 

 

Ezin da erantzun.