Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza-esparruan, Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren jarduerak sustatzeko xedez, udako ikastaro bat egiten da urtero, zeinen jarduketa-ardatza paisaia baita; eta, horren barruan, gai espezifiko bat planteatzen da urtero.
Zoritxarrez, aurtengo ikastaroaren aurrez aurreko edizioa, “LURRALDE BIZIGARRIA”, datorren urterako utzi behar izan da (2021eko uztailak 19 eta 20), bizi dugun egoera dela eta.
Hala ere, ez dugu urtebete itxarongo ikastaroaren gai nagusia jendaurrean jartzeko; hau da, Landa Ingurunearen Pasaia Kudeaketa eta Antolamendua hobetzeko asmoz, eragile eta ekimen nagusiak azpimarratuko ditugu, eta estrategiak bilatuko ditugu.
Xede horrekin, hain zuzen, “Lurralde bizigarria” udako ikastarorako trantsizio-fase bat abiaraziko dugu, nagusiki digitala izango dena. Datozen hilabeteetan, ez ditugu aurrez aurreko saioaren edukiak ordezkatuko –batez ere elkarrekin eztabaidatzean eta sinergiak sortzean oinarritzen direnak–; aitzitik, komunikazio, hedapen eta aldez aurreko eztabaidarako kanpaina bat abiaraziko dugu, zeinaren bidez bizigarritasunaren testuinguru berrian ezinbestekoak diren terminoak azpimarratuko ditugun.
Hausnartu eta birpentsatzeko behar handia dago –orain inoiz baino gehiago– lurraldearen bizigarritasun-baldintzei buruz, Lurralde Antolaketa eta Kudeaketatik erabili daitezkeen erronkak, estrategiak eta tresnak identifikatu ahal izateko.
Fase honetan, ikastaroko hizlari askok parte hartuko dute. Horiek, bizigarritasun‑testuinguru berriaren jakitun, erreferentziazko testuak, irudiak eta bideoak proposatu dizkigute, eta zenbait hausnarketa egin dituzte ad hoc; Katedraren sare sozialetan argitaratuko ditugu horiek, #territoriohabitable / #lurraldebizigarria etiketekin.
Gaur, uztailak 20, Udako Ikastaroaren aurrez aurreko edizioa ospatuko genukeen datarekin bat eginez, Ikastaroaren 1. HELBURUA ardatz duen monografikoaren lehen zatia argitaratzen dugu: EAEko lurralde politikaren helburu integralak nora bideratu erabakitzeko paradigma berriak zehaztu.
Parte hartzera eta argitalpenei adi egotera animatzen zaituztegu. Espero dugu interesgarriak irudituko zaizkizuela.
Ezin da erantzun.