Lurralde Bizigarriari buruzko bilduma. Landa ingurunea eztabaidagai

2020(e)ko urriak 26

Jarraian, “Lurralde Bizigarria. Tokiko adierazpenak eta lurralde estrategiak” Udako Ikastaroaren hizlarien lankidetzari esker prestatutako BILDUMA aurkezten dizuegu. Bertan, Landa Inguruneari buruzko artikuluak, erreferentziazko dokumentuak eta gogoetak biltzen dira.

Atal hauek hartzen dira kontuan:

  1. EAEko lurralde politikaren helburu integralak nora bideratu erabakitzeko paradigma berrien zehaztapena.
  2. Mehatxuak eta aukeren karakterizazioa, landa eremuan bizi diren eta bertako kultura eta natura ondarea mantentzen duten pertsonen ikuspegi sozioekonomikotik.  
  3. Paisaia osasungarri eta kalitatezkoen balorazioa. Nortasun paisaiaren pisuaren azterketa, hau da, paisaia horietan egunez egun bizi direnena eta egunez egun kolektibotasunean mantentzen duen eragile anitzeko gizartearena.
  4. Lurralde Antolamendurako Gidalerro (LAG) berrien zeharkako helburuak.
  5. Paisaiaren etorkizuna eta utopia.

Labur esanda, hainbat informazio dosi dira, datorren udan (uztailak 19 eta 20) Donostian zain dugun Ikastaro presentziala egin baino lehenago ezinbesteko hausnarketa bultzatzeko. Jardunaldia Landa eremuko Paisaiaren Kudeaketa eta Antolamendua hobetzeko, eragile eta ekimen gakoen erakusketan, eztabaida bateratuan eta estrategia zein sinergien sorketan oinarrituko da. PROGRAMA eskuragarri dago eta MATRIKULA irekita.

#lurraldebizigarria

Ezin da erantzun.