Topaketa berria: Pandemiaren albo-ondorioak naturagune babestuetan
UNESCO Paisaiak eta Mundu Ondareari buruzko zikloaren bigarren topaketa birtuala, gune horiek mundu mailan sortutako pandemiaren ondoren dituzten erronkak azalarazteko eta horiei buruz eztabaidatzeko.
Oraingoan, NATURAGUNE BABESTUETAN jarriko dugu arreta, eta leku horiek profil teknikoek, kudeatzaileek eta ikertzaileek emandako hainbat ikuspegietatik aztertuko dira.
Datorren martxoaren 10ean pantaila aurrean bilduko diten adituak Txile, Andaluzia, Mallorka, Nafarroa eta Euskaditik datoz. Guztiek esperientziak trukatuko dituzte eta galdera hauei erantzuten saiatuko dira:
– Nolakoa (izan) da kultura- edota naturagune babestu batean lan egitea?
– Nola eragin die COVIDek espazio horiei?
– Nola ari da eragiten eta nola baloratzen da gune horietara erabiltzaile eta bisitari berriak iristea?
– Nola aldatu da kudeatzaile eta erakunde arduradunen ikuspegia etorkizunari aurre egiteko?
Gainera, “Ondarea eta COVID-19” txostena aurkeztuko dugu: Euskadiko kultura- eta natura-ondarearen egoerari buruzko hurbilketa, Urdaibai Bird Center (Bizkaia), Izkiko Parke Naturala (Araba) eta Euskal Kostaldeko Geoparkea (Gipuzkoa) azterketa-kasuen bidez.
Azkenik, eztabaida bat bideratuko da entzuleekin, UNESCO Katedrak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerenteak moderatuko dutena.
Ezin da erantzun.