2021eko M8ko III. Jardunaldia “Emakumeak arkitekturan. Begirada inklusiboen arabera eraikitako zubiak”
“Emakumeak arkitekturan. Begirada inklusiboen bidez eraikitako zubiak” jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gure katedrak antolatu du, Ondare eraikiari buruzko Ikerketa Taldearekin (GPAC – UPV/EHU) eta Patrimonio Siglo XX plataformarekin elkarlanean.
Jardunaldiaren xedea da arkitekturaren diziplina-eremuan emakumeek dituzten zailtasunen inguruko hausnarketa kritikoa egiteko espazio bat sustatzea.
Ekitaldian hainbat ikertzailek parte hartuko dute, arkitekturan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortu nahi dutenak:
- Eva Álvarez arkitekto doktorea eta Carlos Gómez arkitekto doktorea. Biak Universitat Politècnica de València unibertsitateko Arkitektura Proiektuen sailean irakasleak eta ikertzaileakdira; gainera, gomez+alvares arquitectes arkitektura estudioko kideak dira. Era berean, Álvarez Universitat Politècnica de València unibertsitateko Arkitektura Proiektuen irakaslea da.
- Daniela Arias Laurino:Feminista. Uruguayko FADU UdelaR zentroan ikasi zuen arkitektura eta arkitekturaren teoria eta historian doktoretza-ikasketak egin zituen Bartzelonako ETSAn (UPC). Un día una Arquitecta webgunearen sortzaile eta editorea da.
- Veronica Benedet: Euskal Herriko Unibertsitatean arkitekturako doktoretza-ikasketak egin zituen. Buenos Aireseko Unibertsitatean (FADU/UBA) ikasi zuen arkitektura. Ikertzailea da Ondare eraikiari buruzko Ikerketa Taldean (GPAC) eta EHUren Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedran. Plataforma de difusión y socialización Patrimonio Siglo XX plataformaren koordinatzailea da.
- Inés Moisset: arkitekturako doktoretza-ikasketak egin zituen Istituto di Archittetura di Venezia (IAUV) institutuan eta arkitektura ikasi zuen Kordobako Unibertsitate Nazionalean. Ikertzailea da Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas (CONICET, Argentina) kontseiluan. «Un día Una Arquitecta» blogaren koordinatzailea da.
- Patricia Santos Pedrosa. Arkitektoa, ikertzailea (CIEG, ISCSP, Universidade de Lisboa), «Mulheres na Arquitectura» webguneko aktibista eta koordinatzailea da, irakaslea (Universidade da Beira Interior), feminista eta ama.
- Carolina Quiroga: Buenos Airesko Unibertsitatean arkitektura ikasi zuen Arkitektura, Diseinu eta Hirigintza fakultatean. Patrimonio y Perspectiva de Género. Herramientas proyectuales para la intervención territorial, urbana y arquitectónica (FADU-UBA) SI mintegiko zuzendaria da LINAren zuzendaria da [Laborategia>Esku-hartzea+Arkitektura]
Jardunaldia datorren martxoaren 8an, astelehenean, egingo da, 14:00etatik 16:30era (Espainiako ordua) eta birtuala izango da. Lehenengo ordubete eta erdian azalpenak egingo dira eta ondoren mikrofonoak ireki ahal izango dira eztabaidatzeko.
Jardunaldia doakoa da, aurretiaz eman behar duzu izena, besterik gabe. Sakatu HEMEN eta bete inprimakia. Inprimakia bidali eta gutxira, mezu elektroniko bat jasoko duzu webconferencerako esteka batekin. Bertan parte-hartzaile gisa sartuko zara eta eztabaidan parte hartu ahal izango duzu hala eskatzen duzunean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin jar zaitezke harremanetan honako helbide elektroniko honetan: catedra.unesco-paisajes@ehu.eus
Ezin da erantzun.