V Gogoeta-jardunaldia #M8

2023(e)ko martxoak 3

Kultur-ondarea, gure gizartea bezala, gaur egun ere egitura patriarkalek markatuta eta menderatuta dago. Kultura-ondasunen ondaretze-prozesuak ere ez daude egoera horretatik kanpo. Horren emaitza gisa, persona guztiak ordezkatzen ez gaituen ondare sesgatua dugu.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, aurten 5. Gogoeta Jardunaldia #M8 antolatzen ari gara. Aurten, izenburua honako hau izanda: “Ondarea (des)patriarkalizatzea. Giza-aniztasunaren adierazgarri den kultura-ondare baten alde”. Garrantzitsua iruditzen zaigu eztabaida hauek aste berezi honetan irekitzea.

Iaz bezala, 5. Gogoeta-jardunaldi honen proposamena bi ekintzetan egituratuko da: solasaldi eta eztabaida bat, eta interpretazio-bisita bat Balmasedako (Bizkaia) La Encartada Ehungintza Fabrika-Museora.

Martxoaren 7ko solasaldia eta eztabaida (16etatik 19etara) formato hibridoan izango da (aurrez-aurre eta birtualki). Arabako Kanpuseko Micaela Portilla Ikerketa Zentrotik egingo da, eta Olavarriako (Argentina) Buenos Aires Probintziako Erdialdeko Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultatearekin, Atlantikoaren beste aldeko mahaiarekin batera konekzioa egingo da. Arabako Kanpuseko mahaia Lara del Vallek eta Maria Jesus Pachok koordinatuko dute. Bigarren mahaia, GPAC eta UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarearen Katedrako lankidea den Veronica Benedetek koordinatuko du, Maria Luz Endererekin batera, Arkeologia Ondarearen UNESCO Katedraren eta PATRIMONIA (INCUAPA-CONICET) ikerketa-taldearen zuzendaria, Olavarriako (Argentina) UNICEN kanpusetik.

Bertaratu nahi dutenentzat, UPV/EHUren Arabako Kanpuseko Micaela Portilla Ikerketa Zentroaren beheko solairuko 0.7 gelan itxarongo zaituztegu. Argentinatik ere joan daiteke UNICENen Gizarte Zientzien Fakultateko Campusera.

Hizlari gonbidatuak Guadalupe Jiménez-Esquina doktorea, Iñaki Dieguez Uribeondo lizentziaduna (Gasteiztik) eta Mercedes Mariano doktorea, Rocio Lencina lizentziaduna eta Mirta Millan lizentziaduna (Argentinatik) izango dira.

Bigarren jarduera martxoaren 10ean, ostiralean, egingo da. 11etatik 14etara interpretazio-bisita egingo da Balmasedako (Bizkaia) La Encartada ehungintza fabrika-museora, Ainara Martínez de Maria zuzendariaren eta María José Torrecillaren eskutik.

Jardunaldiak gure ikerketa taldeak, ARQSarean Arkitektura, Hirigintza eta Ondarearen profesionalen plataforma feministak, PATRIMONIA (INCUAPA-CONICET) ikerketa-taldeak eta Buenos Aires Probintziako Erdialdeko Unibertsitateko Arkeologia Ondarearen UNESCO Katedrak (UNICEN) antolatu dituzte. UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarearen Katedraren eta UPV/EHUko Letren Fakultateko babesa dute.

Martxoaren 7ko eta 10eko bi jardueretarako, beharrezkoa da aldez aurretik HEMEN izena ematea.

Programa honekin batera doa.

Zuen zain gaude!

Ezin da erantzun.