VIII. Hausnarketa-jardunaldia 8M26
ONDAREA, ARKITEKTURA ETA LURRALDEA. Berrirakurketak begirada inklusiboetatik
Urtero bezala, “ARQsarean” eta “Patrimonio XX” plataformek, UNESCO Paisaia Kulturalak eta Ondarea Katedrarekin batera, gonbidapena luzatzen dizugu VIII. 8M26 Hausnarketa Jardunaldian parte hartzera. Aurtengo edizioak honako izenburua du: “Ondarea, Arkitektura eta Lurraldea. Begirada inklusiboetatik egindako berrirakurketak”.
Aurten ideia-truke eta hausnarketarako gune berri bat sustatzen dugu -Iberoamerikako hitzaldien bidez- ondarea, arkitektura eta lurraldea ikuspegi feminista, dekolonial eta intersekzionaletatik aztertzea ardatz hartuta.
Hauek dira aurreikusitako hiru jarduerak: Osteguna 12M26 Arratsaldean · Hitzaldiak · Ekitaldi-aretoa. Lucio Lascaray Ikerketa Zentroa Arabako Campusa. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) Vitoria-Gasteiz 15.30 – 19:00 Euskal Herria (CET, UTC+1) Modalitate presentziala eta birtuala
IKUSI KOKAPENA Ostirala 13M26 · Goizean · Ibilbidea ·
Hiri-ibilbidea “Jauregien Sustatzaileak” Vitoria-Gasteizen
Elkargunea: General Loma plaza, Vitoria-Gasteiz
10:00 – 12:00 Euskal Herria (CET, UTC+1)
Modalitate presentziala
Arratsaldean · Liburuaren aurkezpena ·
Liburuaren aurkezpena: “Promotoras de arquitectura. Mujeres, poder y paisajes urbanos”
Ekitaldi-aretoa, Micaela Portilla Ikerketa Zentroa
17:30 Euskal Herria (CET, UTC+1)
Modalitate presentziala eta birtuala
Zure parte-hartzea izatea espero dugu. Eskertuko genizuke ekitaldiaren zabalkundea egitea.
Ekitaldi hauetan parte hartzeko, beharrezkoa da hemen izena ematea:
IZEN-EMATEA

Ezin da erantzun.