LAGetara hurbilketa

2021(e)ko otsailak 4

Atzo, otsailak 3, Jesus Mª Erkiziaren urteroko hitzaldi magistrala izan genuen UPV/EHUko Paisaiaren Kudeaketa Masterrean. Onartu berri diren #LAG -en zuzendaria eta koordinatzailea entzuteko aukera paregabea izan zen atzokoa. Izan ere, pasa den astean jaso zuten “Arkitektura eta Hirigintza” saria, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenaren (CSCAE) eskutik.
Aretoan zeuden Masterreko ikasleez gain, online plataformaren bidez, “Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarea eta Paisaian” Doktorego Programako ikasleek eta arloan interesa zuten agente gakoek parte hartu zuten eztabaidan, Kanadatik, Brasiletik, Kolonbiatik, Txiletik, Bakiotik, Bilbotik, Gasteiztik, Orozkotik…

Besteak beste, hiri-hazkundearen perimetroa, industria-ondarearen berreskurapena, LAGen idazketari lotutako partaidetza-prozesua, Ingurune Fisikoaren Antolamenduaren Matrizea, Ibaien eta Erreken LPSa eta Lurralde Antolamenduak turismoari dagokionez nork bere hartu ditzakeen erronka berriak, izan ziren galdetutako gaietako batzuk.

Ezin da erantzun.