Punta Begoñan abentura, Zientzia zirraragarriko 65.000.000 urte
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen harira, aurten ere tailer didaktiko eta parte-hartzaileak egingo dira Punta Begoñan, bertako ikerketa-taldearen eskutik, herritar guztientzat Punta Begoña Galerien balioa azpimarratzeko ikertaldea osatutako kideen kopuruak eta barietateak argi eta garbi adierazten digute zer proiektu konplexua izan den. Indarrak batu dituzte kimikari, arkeologo, hidrogeologo, arkitekto, historialari edo Arte Ederretako lizentziadunek, besteak beste, helburu komuna izanik: kultur ondarea zaintzea eta ondare hori baliabide sozial eta ekonomikoa bilakatzea.
Atsegin handiz gonbidatzen ditugu ikerlan honetako aurkikuntzetan murgildu nahi dituztenak gurekin paseo didaktiko bat ematera. Paseo horretan, Abrako bokaleak eta Getxoko itsasertzak izandako eraldaketa ikusteko parada izango dugu. Ibilaldian lau aldiz geldituko gara zientzi erakustaldi bat izateko, hau da, geologiaz, kimikaz, arkitekturaz, zaharberritzeaz eta historiaz mintzatzeko. Ibilaldi horretan, modu dibertigarrian esperimentatuko dugu Punta Begoña Galeriek eskainiko diguten misterioa.
Datak: Azaroak 7, 8, 9 eta 10.
Ordutegia: asteazken, ostegun eta ostiralean: 17:30.
Larunbatean: 12:00
Iraupena: 60 minutu
Plazak: 30 pertsona taldeko
Hizkuntza: gaztelania
Topagunea: Punta Begoña Galeriak (Arriluze kaiko sarrera, bisitarien zentroaren ondoan), Getxo.
*Oinetako itxiak, gomazko zoladunak eta arropa beroa. 10 minutu lehenago iritsi behar da elkargunera segurtasun agiria bete eta kaskoa jasotzeko.
Izen-emateak: http://zientzia-astea.org/es/schedule/aventura-en-punta-begona-65-000-000-anos-de-ciencia-apasionante/
Ezin da erantzun.