“PAISAIA BABESTU, KUDEATU ETA ANTOLATZEKO TRESNA BERRIAK” ikastarorako matrikula-epea ireki da.

2016(e)ko uztailak 15

 “Paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko tresna berriak: paisaiaren katalogoak, ebazpenak eta ekintza-planak” udako ikastaroa irailaren 8an eta 9an izango da, Gasteizko Letren Fakultatean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Kultura Paisaiei eta Ondareari buruzko UNESCO katedraren esparruan antolaturik.

Ikastaroak honako helburu hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen antolamenduan paisaiaren babesari eta kudeaketari buruz jasotako plangintzako eta antolamenduko tresna berriak azaldu eta aztertzea, eta kasuak eta arazoak beste eremu batzuekin alderatzea (Katalunia, Euskadi).

Izaskun Iriarte Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuordea eta Agustin Azkarate Kultura Paisaiei eta Ondareari buruzko UNESCO Katedrako zuzendaria izango dira ikastaroa aurkezteaz arduratuko direnak.  Hizlariak, berriz, honako hauek izango dira: Jesús Mª Erquicia (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Plangintza Zerbitzuko arduraduna), Pablo Sánchez (Sigmatec SL Paisaje y Evaluación Territorial enpresako mendi-ingeniaria), Ana Izquierdo (Inguru Ingeniería y Gestión Ambiental enpresako Iraunkortasun eta Partaidetza Alorreko arduraduna), Ander de la Fuente (Kultura Paisaiei eta Ondareari buruzko UNESCO Katedra-EHU), Victoria Azpiroz (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila), Belén Rodríguez eta Jorge Mallagaray (MaaB Arquitectura y Urbanismo slp. estudioko arkitektoak), Estela Beteta (Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko proiektuetan espezialista) eta Jakoba Errekondo (nekazaritza-ingeniaria eta Kultura Paisajismoko espezialista).

Programa osoa ikusi eta matrikulatzeko informazio gehiago hemen: https://www.uik.eus/es/nuevos-instrumentos-para-la-proteccion-gestion-y-ordenacion-del-paisaje-catalogos-determinaciones-y

UNESCO Katedrak paisaiaren alorreko ikasle eta profesionalen parte-hartzea sustatuko du, deskontudun matrikula berezien kopuru mugatu baten bidez. Informazio gehiago eskatzeko, jarri harremanetan helbide elektroniko honekin: laura.paunero@ehu.eus, edo deitu 945014546  telefonora.

catedraIturria: Uda Ikastaroak

Ezin da erantzun.