“Ondarea: irisgarritasuna eta inklusioa” jardunaldia
Hurrengo martxoaren 11n “Ondarea: irisgarritasuna eta inklusioa” jardunaldia ospatuko dugu.
Gero eta demokratikoagoa den kultura batean bizi gara; hori dela eta, uste dugu ondarea ere pertsona guztien esku egon beharko litzatekeela, edonork gozatzeko. Alabaina, egoera ez da hori, inondik inora ere.
Hiriaz, paisaiaz eta ondareaz gozatzea pertsona guztiok dugun giza eskubidea da, generoa, klasea, adina, desgaitasunak, jatorria, kultura eta abar edozein izanik ere. Hori dela eta, onartezina da horietarako sarbidea soilik gutxi batzuen esku egotea.
Jardunaldi honen helburua da pertsona guztiok baldintza berdinetan ondarea atzitu ahal izan dezagun gara daitezkeen ekimenei eta estrategiei buruz hausnartzea; bertako eta nazioarteko 4 hizlarien eskutik bideratuko dugu hausnarketa.
Ekitaldia Lascaray Ikerketa Zentroan egingo da, EHUren Arabako Kanpusean (Gasteiz). Martxoaren 11an, astelehenean, 9.15etatik 12.45ak arte egingo den jardunaldi honek EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren babesa ere badu.
Proposamen hau Paisai Kulturalak eta Ondarea UNESCO Katedrak eta GPAC ikertaldeak bultzatutako “Ondarean irisgarritasuna eta inklusioa” proiektuaren barne kokatzen dugu.
Sarrera librea da, baina izen-ematea eskatzen da: catedra.unesco-paisajes@ehu.eus
Ezin da erantzun.