AHOZKO KOMUNIKAZIOETARAKO DEIA “Lurralde Bizigarria” Kongresurako

2021(e)ko apirilak 26

Ikertzaileak (aurre- eta postdok-ak), eremuko profesionalak eta Administrazio Publikoko teknikariak edota politikariak gonbidatzen dira “Lurralde bizigarria. Tokiko adierazpenak eta lurralde estrategiak” Kongresuarako ahozko komunikazioen proposamenak aurkeztera.

Kongresuan, 15 minutuko aurkezpena egiteko aukera egongo da mahai-inguru batean. Ondoren, jendaurreko galderak eta eztabaida egongo dira, mahaian dauden gainerako kideekin batera.

Hitzordua uztailaren 19an eta 20an da, Donostian.

Maiatzaren 31rarte jasotako proposamenak Katedrako kideek osatutako Batzorde Zientifikoak ebaluatuko ditu, eta bi komunikazio aukeratuko dira, mahai bakoitzerako bana (ikus ezazue programa).

Ezin da erantzun.