UNESCO Paisaiak eta Mundu Ondareari buruzko topaketa birtualen Zikloa

2020(e)ko azaroak 20

Topaketa birtualen ziklo honek, 2020an sortutako pandemiak UNESCO Paisaien eta Munduko Ondarearen gainean ezarri duen zerumuga aintzat hartzea du xede.

Lehen topaketak, “Munduko ondarea pandemia global baten aurrean” izenekoak, Munduko Ondare izendatutako 4 leku ditu ardatz. Leku horiek hainbat ikuspegitatik aztertuko dira, hauek kudeatzen dituzten erakundeek, unibertsitateek eta teknikariek beraiek emandakoak. Hori guztia, Kultura Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak moderatua, pantailaren beste aldeko entzuleekin ere iritziak trukatzeko eta eztabaida sustatzeko espazio eroso bat izateaz arduratuko delarik.

Hurrengo topaketak, “Pandemiaren albo-ondorioak naturagune babestuetan” eta “Pandemia globala, ondarea eta kolonialitatea”, 2021eko udaberri eta udazkenerako daude aurreikusita, hurrenez hurren. Lehenengoa, pandemiaren ondorioz naturagune babestuek aurre egin behar dioten gatazkari buruzkoa izango da; izan ere, pandemiak gune horietan eragin handia duten bisitari ez erregularrak bat-batean eta modu masiboan iristea sustatu du. Bigarrenak, Munduko Ondarearen zerrendan egon baina Mendebaldetik kanpo dauden guneetan pandemiak sortarazi duen egoera aztertuko du.

DESKARGATU LEHEN TOPAKETAREN PROGRAMA HEMEN

Ezin da erantzun.