«Arkitektura eta Ondarea. Begirada bat berdintasunetik» jardunaldia
Gure katedrak eta Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeak (GPAC-UPV/EHU) antolatutako “Arkitektura eta Ondarea. Begirada bat berdintasunetik” jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Jardunaldiaren helburua da gogoeta kritikorako espazio bat sustatzea emakumeek arkitekturaren eta ondarearen diziplina esparruan dituzten zailtasunei buruz.
Abagune hau baliatu dugu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko diziplina desberdinetatik lan egiten duten lau ikerlari gonbidatzeko:
- Iñaki Arrieta: Psikologian lizentziaduna eta Gizarte eta Kultur Antropologian doktorea (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea).
- Carolina Quiroga: arkitektoa (Buenos Aireseko Unibertsitateko Arkitektura, Diseinua eta Hirigintza Fakultatea).
- Olatz Ocerín Ibañez Etxeto: arkitektoa (UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa) eta Filosofian doktorea (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa -UNAM-).
- Veronica Benedet: arkitektoa (Buenos Aireseko Unibertsitateko Arkitektura, Diseinua eta Hirigintza Fakultatea) eta Arkitekturan doktorea (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea).
Lau hizlariek hainbat gai landuko dituzte, hala nola joera androzentrikoa kultur ondarean, ondare arkitektonikoa eta generoa, historiografiak ezkutatutako emakumezko arkitektoak eta arkitekturan dauden desberdintasunak euskal testuinguruan.
Hitzordua martxoaren 6an izango da, 09:30ean, Gasteizen, Arabako Campuseko Micaela Portilla Ikergunean. Datozen egunetan igoko dugu egitaraua.
Jarduera doakoa da. Hala ere, aurretik izena eman behar da posta elektronikoz (catedra.tpp@gmail.com) edo telefonoz (945 01 45 46).
Zain gaituzue!
Ezin da erantzun.