UNESCOrekiko akordioa berritzea

2019(e)ko urriak 22

Orain dela gutxi, UNESCOk Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedrari jakinarazi dio Euskal Herriko Unibertsitatearekiko akordioa berritu dela. Hori dela eta, beste 4 urtez aktiboki lan egiten jarraitu ahalko dugu, UNESCO Katedren programak (UNITWIN) ezartzen duen moduan.

Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedra 2015ean sortu zen, eta orain, berriro ere, UNESCOren onespena jaso du ondare kultural eta naturalaren arteko sinergiak sustatzen jarraitzeko eta kultur paisaien inguruko ezagutzak eta babesa indartzeko.

Hemendik 2023ra bitartean, beraz, lanean jarraituko dugu akordio horretako helburuak betetzeko: kultur eskubideen figuraren inguruko ikerketa eta ondarea biziberritzeko tresna kontzeptual eta esku hartzeko eredu berriak garatzea sustatzea; graduondoko programak garatzen eta mintegi eta hitzaldiak antolatzen laguntzea, kultur paisaien garrantziaren inguruko sentsibilizazioa zabaltzeko; ezagutzak eta jardunbide egokiak partekatzeko eta arlo horretan nazioarteko sareak indartzeko plataforma gisa lan egitea.

Ezin da erantzun.