Ipar Atlantiar Kostaldeko Euskal Arrantzaren Arkeologia

2016(e)ko azaroak 25

Abenduak 14-15

Gradu Aretoa, Letren Fakultatea (Arabako Campus)

Euskaldunak Europako arrantzalerik trebeenetarikoak izan dira historian zehar. Aro Berriaren hasieran, Ozeano Atlantikoaren Iparraldean aurkitu zituzten baliabideen ustiakuntzak maila gorenean kokatu zuen beraien jarduera. Mintegi honen helburua Ipar Europan zein Ameriketan zeregin horrek utzi dituen aztarnen inguruko ikuspegi orokor bat eskaintzea da. Bi egun hauetan zehar aztarnak, materialak eta materiagabeak, izango ditugu ardatz. Egungo espezialista nagusien eskutik, Ameriketako euskal aztarnategi, tokiko gizarte ezberdinekiko harreman eta guzti horrek Euskal Herrian izan duen eraginaz arituko gara. Mintegi irekia den arren, edonork eman dezake izena beraz, bi ikuspuntu nagusi uztartzen dira. Bata akademikoa, goizez landuko dena eta eduki tekniko nabarmenagoa duena. Herrikoiagoa bestea, gizarteari irisgarriagoa, eduki ulergarriagoa eta egitarau jasangarriagoa duen heinean.

Programa akademikoak nazioarte mailako ikerleak eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen ekarpenak bateratzen ditu. Aldi berean, euskarazko eta ingelesezko hitzaldiak elkartzen ditu, inolako itzulpenik gabe. Horrez gain, goizeko emanaldi bakoitzaren ondoren, solasaldirako aukera izango da. Egitarau akademikoak egungo ikerketa-egoeraren laburpen eguneratu bat eskaintzen duen neurrian, oro har ikerle zein ikasleei zuzendua, sozializazio egitarauak esparru hauetatik kanpo bizi direnen interesa bereganatzea du xede. Iraganaren eta orainaren arteko bidai honetan gizartea bidelagun izan dadin, ekitaldi ezberdinak prestatu ditugu. Alde batetik, euskaldunek Islandian bizi izandako pasarte baten oinarritu den dokumental bat proiektatu eta berorren egileekin aritzeko aukera izango dugu. Bestetik, Pasaian berreraikitzen ari diren San Juan baleontziaren erreplika lanetara bisita antolatu dugu.

UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea katedraren ekarpenari esker, Euskal Herriko historiako pasarte hau hobeto ezagutzeko aukera izango duzu musu-truk. Anima zaitez eta izena eman!

Izen ematea: laura.paunero@ehu.eus y 945014546

M I N T E G I A

ABENDUAK 14, asteazkena

9.30 Mintegiaren aurkezpena
Basque Sites in Canada, a general overview. Brad Loewen
Euskal izen erroak Kanadiar itsasertzean. Miren Egaña

11.30 – 12.00 Atsedenaldia

Ternuako euskal aztarnategietako zeramika. Sergio Escribano
Euskal makailu arrantza Mainen, azken aurkikuntzak. Xabier Alberdi

13.30 Goizeko saioaren amaiera

18.30 FILMEA (Proiekzioa eta solasaldia) EUSKAL BALEZALEEN TRISKANTZA
Ander Arrese, Beñat Iturrioz eta Eñaut Tolosa

ABENDUAK 15, osteguna

9.30 Jardunaldiaren hasiera

Talka kulturala eta kolonialismoa egungo Kanadan. Sergio Escribano
First natons and Basques, actions and interactions. Brad Loewen

11.00 – 11.30 Atsedenaldia

Basque fisheries and its linguistic consequences over seas, Peter Bakker
Aro Modernoko Euskal paisaiaren eraldaketa eta kontitinentearteko arrantza, Maialen Galdos
Arkeologia esperimentala San Juan baleontziaren eraikuntzan, Sara Hidalgo

13.30 Goizeko saioaren amaiera

15.30 IRTEERA

SAN JUAN BALEONTZI BERRIAREN ERAIKUNTZA PROIEKTUA, Pasaia

Leku mogatuak bidaia autobusez eta dohainik

 ipar-atlantiar_web

 


Ezin da erantzun.