Ginea Bissaura misio berria

2019(e)ko maiatzak 14

Ekimen sortzailearen sustapenean lan egiteko Ginea Bissaura misio berria

Joan den martxoan Ginea Bissaun misio berri batean parte hartu genuen, Kultur Politiken eta Lankidetzaren UNESCO Katedrarekin (Girona) berriro lan egiteko, ADPP GKEk zuzendutako “Ekonomia Sortzailea Sustatzeko” proiektu batean.

Misio berri honek azken urteotan herrialdeko gizarte eta kultur erakundeen laguntzaz egindako Kultur Arloko Mapa eta Kartografiaren emaitzak aurkeztu genituen. Horrez gain, aurreko edizioetako parte-hartzaileekin sendotze prestakuntzak ere burutu ziren.

Kultur Arloko Mapa egin ahal izateko, Ginea Bissauko kultur agenteak identifikatu dira, baita kultura eta gizarteari buruzko bere pertzepzioak ere, eta haien beharrak, kultur jarduera garapenaren motorra bihurtzeko. Halaber, mapa honetan, herrialdeko hiriburuan eta eskualde batzuetan dauden kultur baliabideen inguruko informazio guztia jasotzen da. Laster, dokumentu hau on-line eskuragarri egongo da.

Mapa hau proiektu honen zutabeetako bat da. Proiektuak Gineako kultur sektorearen gobernantza eta politiken garapenean laguntzea du helburu, kultura hazkunde ekonomikorako baliabidetzat bultzatuz. Horretaz gain, kultur espazioak sortzen ditu Bissau auzoetan kultur ekimenetarako sarbidea bermatzeko eta artisten eta kultur kudeatzaileen ahalmen ekintzaileak eta pedagogikoak sendotzen ditu. Europar Batasunak finantzatutako proiektua da eta 2020an du amaiera epea.

Proiektuaren esparruan, gure Katedrak, Ginea Bissauko Amilcar Cabral Unibertsitatearekin ere lan egiten du, kultur arloan prestakuntza sustatuz.

Informazio gehiago: http://www.adpp-gb.org/pt/projetos/cultura/

Ezin da erantzun.