Ecosistemas aldizkarirako artikulua

2020(e)ko maiatzak 1

Ecosistemas aldizkariko azken zenbakian parte hartu dugu. Zientzia eta kudeaketaren interfazeari buruzko monografiko gisa planteatu da zenbaki hori, eta azaroan Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Ekoetxean egin zen “Kudeaketa eta Zientziaren arteko zubiak eraikitzen Biosfera Erreserbetan” kongresuan aurkeztutako ikerketa batzuk jasotzen ditu.

“Lan monografiko honen azken xedea da zientziaren, kudeaketaren eta gizartearen arteko zubiak eraikitzeko metodoen eta ebidentzia zientifikoen berri ematea. Aldizkariaren azken zenbakian jasotako artikuluen multzoak erakusten du zubi horiek eraiki egin direla eta horietatik abiatuta sortzen diren ingurumen arazoei konponbideak aurkitzeko ikerketa esparrua aktibo dagoen arren, horretan sakondu beharko dela. Sozioekosistemen erresilientzia bermatzeko, ezinbestekoa da abiarazten ditugun erantzunen oinarrian ekosistemen kudeaketan eta onuran sartuta dauden eragileen elkarrekiko ezagutza egotea, bereziki, beharrizanei eta balioei dagokionez.”

Ikerketaren atalean, Activación de los núcleos rurales a través del diálogo social para la gestión sostenible del paisaje en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai (RBU) izeneko artikuluan, Aida Lopez Urbaneja kideak doktorego ikerketaren lehen fasean garatu duen landa diagnostiko parte hartzailearen metodologia eta emaitzak jaso dira. Tesia gure kide Ander de la Fuente Aranak batera zuzentzen ari du, beste zuzendari batekin. ”Metodoaren birtualitatea da antolamenduan kudeaketa jasangarria egiteko aukerak zuzenean integratzen dituen elkarrizketa sozialeko prozesu bat dela, tokiko eta eskualdeko hainbat eragile inplikatzen dituena.”

Gainera, monografikoan gurekin lankidetzan aritzen diren adituetako batzuek ere hartu dute parte, besteak beste, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Katedrakoek eta Gernika Gogoratuz, bakearen aldeko aztertegikoek. Nagusiki ekologoei zuzendutako aldizkaria den arren, zenbaki hau bereziki garrantzitsua da; izan ere, diziplina anitzetik heltzen die (zientziatik abiatuta, kudeaketa eta ekintzara iristeko) egungo gizarte eta ingurumen erronka askori.

Ezin da erantzun.