Turismoak gatazka historikoko lekuetan bakea sustatzeko duen ahalmena balioan jarri

2020(e)ko ekainak 19

Gure UNESCO Katedratik oraingoan argitalpen berria aurkeztu nahi dugu, “Turismoak gatazka historikoko lekuetan bakea sustatzeko duen ahalmena balioan jarri: iraganari buruzko gogoeta eta etorkizunerako inspirazio-iturria” izenburupean, euskaraz eta gaztelaniaz agertzen dena, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren enkarguari jarraiki egina.

Gure kidea Maider Marañak editatua, gaur aurkezten dugun testu hau “Harnessing the potential of Tourism to Historical Conflict Sites in Advancing Peace: Reflecting on the Past and Inspiring the Future” izeneko ikerketa-proposamenaren ondorioz argitaratu zen dokumentuaren itzulpena eta berrikuspena da. Ikerketa Turismoaren Mundu Erakundeak sustatuta izan zen eta Flandriako, Eusko Jaurlaritza eta Ipar Irlandako gobernuek parte hartu zuten, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta Ulsterreko Unibertsitatearekin batera.

Ikerketa prozesu osoa 2017. urtean zehar garatu zen, beraz, edizio berrikusi honetan, jatorrizko argitalpenaren testuetan aldaketa minimoak egin dira, proposamenaren osotasuna mantentzeko, eta akatsak zuzentzera edo bestelako gaiak eguneratzera mugatzen gara.

Era berean, jatorrizko argitalpenean 10 fitxa sartu ziren, ikerketaren esparruan aztertutako gatazka lekuetako bakoitzeko bat, informazio zehatza eta zabala emanez. Fitxa hauek ez dira edizio honetan sartu eta jatorrian ingelesez begira daitezke, informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero.

Aurtengo edizioa, beraz, turismoa eta gatazka osteko lekuen arteko harremana aztertu eta ikertutako guneak labur deskribatu ondoren, lekuok publikoari irekitzearen inguruko eztabaidak eta erronkak biltzen dituzten ikerketa-ataletara bideratu nahi izan da bereziki. Edizio honen azken helburua da iraganean giza eskubideen urraketekin lotutako espazioak memoria bihurtzeko prozesu honetan bideak eraikitzeko balio duten praktika onak bilatu eta identifikatzea.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/documentos_paz_convivencia/eu_def/adjuntos/TURISMO-Y-PAZ-EUSK.pdf

 

Ezin da erantzun.