“Euskal Arrantzaren Arkeologia Atlantiar Itsasertzean” mintegiko hitzaldiak sarean daude dagoeneko
Abenduaren 14 eta 15ean “Euskal Arrantzaren Arkeologia Atlantiar Itsasertzean” mintegia burutu zen Gasteizeko Letren Fakultatean. UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedrak antolatua, mintegiak Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saila, Arabako Campuseko Errektoreordetza zein Letren Fakultatearen babesa izan zuen.
Adituen hitzaldiak eta eztabaida saioak jasotzen dituzten bideoak dagoeneko honako estekan daude ikusgai: http://ehutb.ehu.es/es/serial/index/id/2385.html
Society for Post-Medieval Archaeology eta Albaola Faktoria erakundeen laguntzari esker, Abenduak 15ean, arratsaldez, Pasaiara hurreratu ginen San Juan baleontziaren erreplika lanak ikustera.
Ezin da erantzun.