Mugi Paisaia ikerketa proiektuaren bigarren proposamen fasea hasi berri da

2020(e)ko martxoak 3

Aurretik jakinarazi genuen moduan, joan den urteko azaroan, Kudeaketa eta Zientziaren arteko zubiak eraikitzen. Iraunkortasunerako ikerketa Biosfera Erreserbetan izeneko kongresuan, Aida López lankidea garatzen ari den doktoretza ikerketaren lehen diagnostiko fasearen emaitzak aurkeztu ziren, paisaiaren kudeaketa hobetzeko sozializazio prozesuei buruzkoa, ongizatearekin eta lurralde jasangarritasunaren ikuspegitik.

Lortutako ondorioetako batzuk lehen Esku-hartze Nukleo Partizipatiboen (ENP) (Peter Dienel, Alemania, 1960ko hamarkada) lanaren foku izan dira, etxebizitza/komunitatea, lana eta ezagutzari buruz, Ibarruriko (Muxika, Urdaibai) landa nukleoan garatu dena. Aurreko astean zehar herritarrak, adituak eta udal teknikariak bildu ziren konponbideak (ZER egin) eta gobernantza ereduak (NOLA egin) proposatzeko; biztanlerik gabeko baserriak berreskuratzeko; topaketa, bilera eta antolakuntza errazteko lekuak eta komunitate ekipamenduak hobetzeko; nekazaritza eta baso eredu jasangarriak sustatzeko ekimenak eta akordioak bilatzeko; tokiko produktuen sustapenerako truke lekuak errazteko; eta Auzolanak berreskuratzeko, belaunaldiz belaunaldiko ezagutzak transmititze aldera. Horretarako, Ametxe, Ametsak sortzen eta Kolore Guztietako Basoak elkarteen lankidetza eta esperientzia izan zuten, modu aktiboan hartu baitzuten parte dinamiketan, eta proposamen adostuak bilatzen lagundu zieten.

Datozen hilabeteetan zehar, horretarako diseinatutako ENPetan tokiko memoria kolektiboa eta irudia landuko dira, baita mugikortasuna eta topaketa espazioetako segurtasuna ere. Halaber, saioak antolatuko dira kolektibo berezirekin emakumeen eta haurren ikuspegia gehitzeko aurreko gaikako saioetan ateratako ideiei lehentasuna ematerakoan.

Gainera, laster artikulu bat argitaratuko da aipatutako lehen emaitzekin eta ikerketan zehar topatzen ari diren erronkekin, Paisaiaren Antolamenduan eta Plangintzan hobekuntzak zehazteko herritarren eta lurralde eragileen inplikazioa hobetuko duten protokoloen bila.

 

Ezin da erantzun.