“ehuGune” tailerrak LAGen berrikuspenari Euskal Herriko Unibertsitatearen ekarpena dakarkio.

2016(e)ko uztailak 5

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eskatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Paisaia Kulturalen eta Ondarearen UNESCO Katedrak EHUren «ehuGune» hausnarketa-foroaren topaketa bat antolatu du, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko partaidetza-prozesuak unibertsitatearen ekarpena ere jaso dezan, tartean, oharrak, analisiak eta proposamenak.

Topaketan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta sailburuorde Izaskun Iriartek hartu dute parte. Haien iritziz, unibertsitate-munduak ehuGuneko foroaren workshop honen bidez Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuari egiten dion «ekarpen kritikoa» positiboa da.

Bilbon ospatutako topaketan, 15 minutuko hitzaldi bana egin dute adituek, eta Izaskun Iriartek, Ana Oregik eta Jesús Erquiciak ere hartu dute parte. Ana Oregi sailburuaren ustez, «elkarrizketa eraikitzailea izan da, eta hainbat gai nabarmendu dira; beteak beste, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuetan ideiak ondo hausnartzeko denbora behar dela. Eusko Jaurlaritzaren ustean, positiboa da epeak ezartzea eta betetzea oinarri hauen interesa eta indarraldia gal ez dadin; izan ere, hurrengo berrogei urteotan Euskadiren egitura funtzionala definituko dute».

Unibertsitateko irakasleek paisaiari buruzko proposamen asko egin dituzte eta, haien ustez, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetako arauen loturak indartu behar dira azpiegitura berdeak babesteko. Ana Oregiren hitzetan «Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek ez dute “arau-izaera” handia, araudi “zuhur, orekatu eta inspiratzailea” baitira».

Sin títuloIturria: Irekia

Ezin da erantzun.