“Araba: lurralde PIONEROA ETA BERRITZAILEA KULTUR ONDAREAN” jardunaldiak

2022(e)ko abuztuak 26

Tobillasko San Roman elizaren sorreraren 1200 urteak eta Gesaltza Añanako Gatz Haranaren lehen aipamen idatzia ospatzeko, irailaren 9an eta 10ean, “Araba: lurralde PIONEROA ETA BERRITZAILEA KULTUR ONDAREAN” jardunaldiak egingo dira. Arabako Foru Aldundiak, Santa Maria Katedrala Fundazioak, Gatz Harana Fundazioak, Valdegobia Turismoak etaEHUko gure katedrak antolatutako ekitaldian, bi mugarri historiko horiekin eta Arabako kultura-ondarearekin zerikusia duten pertsona ospetsuek parte hartuko dute.

Edukiera mugatua izango da. Jardunaldien aurretik izena eman behar da. Irailaren 7ra arte egongo da denbora. Izena emateko, sakatu HEMEN

Programa osoa jaisteko egin klik HEMEN

Ezin da erantzun.