JARDUNALDIA: Ondarea eta generoa: ikusezina ikusgai eginez – kultur ondarea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko elementu
2016ko maiatzaren 12a, osteguna, 09:30etik 14:00etara
Lascaray Ikergunea (UPV/EHUko Campusa), Vitoria-Gasteiz
Jardunaldi honen helburua da ikusaraztea eta sakon aztertzea kultur ondarea nola ez den beti genero-ikuspegia aintzat hartuta kudeatzen; horrek, izan ere, urratu egin ditzake emakumeek bizitza kulturalean parte hartzeko dituzten eskubideak, eta, gainera, genero-desberdintasunak eragin eta rolak inposa diezazkieke hala emakumeei nola gizonei gure komunitateetako bizitza kulturalean parte hartzeko orduan. Ondarea eta Giza Eskubideak UNESCO Katedraren lana oinarri hartuta, ondarea kudeatzean berdintasun-estrategiak sustatzeko daukagun konpromisoa indartu nahi dugu.
Horretarako, zenbait adibide hautatu ditugu, lagungarri izango zaizkigulakoan emakumeek eta gizonek gure inguruko zein nazioarteko hainbat tradizio ezagunetan parte hartzean izan ohi dituzten desberdintasunak ikusarazteko, batetik, eta bizitza kulturaleko partaidetza ere ahalduntzeko eta berdintasuna lantzeko elementu nola izan daitekeen hausnartzeko, bestetik.
Hitzaldiak:
- “¿Dónde queda el género en la protección de Naciones Unidas al Patrimonio?” – Maider Maraña
- “Procesos de recuperación de la memoria desde un enfoque de género: el caso de la cárcel de mujeres de Saturraran” – Garazi Lizaso
- “Mujeres a la conquista de la Tamborrada: la lucha de las mujeres por participar en patrimonio inmaterial en Euskadi” – Xabier Kerexeta y Margaret Bullen
- “Las nuevas masculinidades en el patrimonio inmaterial: el caso del tango desde un análisis social y de género” – Federico Abreu
Sarrera doakoa da – mesedez, eman izena aurretik.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: laura.paunero@ehu.eus eta 945014546
Ezin da erantzun.