GATZAREN ANTROPOLOGIAREN III. BILTZARRA

2018(e)ko abuztuak 28

Antolamendu Batzordeko kide gisa, Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Gatzaren Antropologiaren Nazioarteko Hirugarren Biltzarrera. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan izango da, Vitoria-Gasteizen, 2018ko irailaren 12tik 15era bitartean.

Gatzaren Antropologia izeneko diziplina 2002an sortu zuen Marius Alexianu doktoreak (UAIC, Errumania). Haren helburua zen esparru bakar batean biltzea gatzaren inguruan abian zeuden ikerketa guztiak.

Urte horretan bertan Iasiko Unibertsitateak (Errumania) antolatutako sinposio batean sortu eta finkatu zen diziplina berri hori, eta 2015ean izan zuen jarraipena, unibertsitate horretan bertan Gatzaren Arkeologiaren Nazioarteko Lehen Biltzarra egin zenean. Ekimen horren arrakasta ikusita, 2017an bigarren aldiz antolatu zen, kasu horretan Los Cabos hirian (Mexiko). Bertan jakinarazi zen Añanako Gatz Arana Fundazioak antolatuko zuela hirugarren edizioa 2018an.

Hemen aurkituko duzue biltzarreko egitaraua eta informazio guztia: http://www.vallesalado.com/congresosal

Ezin da erantzun.