LUR LABAINKETEN SUSZEPTIBILITATE MODELOAK GIPUZKOARAKO TESIAREN IRAKURKETA ETA DEFENTSA
Ostegunean, abenduaren 20an, 10:30ean, Letren Fakultateko gradu-aretoan, gure kide Txomin Bornaetxea Estelak bere tesia irakurri eta defendatu zuen: “Methodological approach for landslide analysis in a regional scale. Data collection, susceptibility models and precipitation thresholds. Application in Gipuzkoa Province (Basque Country) /Lur labainketen analisirako hurbilketa metodologikoa eskala erregionalean. Datuen bilketa, suszeptibilitate modeloak eta euri prezipitazioen atalaseak. Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatua (Euskal Herria)” da tesiaren izenburua, eta Iñaki Antigüedad eta Orbange Ormaetxea dira zuzendariak.
Tesiak hurbilketa metodologiko desberdinen esperimentazioan sakontzen du, bai lur labainketen suszeptibilitatearen modelo espazialak garatzeko eta bai lur labainketak eragiteko beharrezko prezipitazio atalaseen kalkulatzeko. Guzti hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoa erabiliz ikerketa eremu bezala.
Epaimahaia Paola Reichenbach eta Massimiliano Alvioli Italiako Istituto di Ricerca per la Protezione Idrogeologica-IRPI eta Gerardo Herrera Instituto Geológico y Minero de España-IGMEko ikertzaileak, eta Juan Remondo Cantabria Unibertsitatea eta Jesus Angel Uriarte Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak osatu dute.
Ezin da erantzun.