Ana Oregi sailburuak eta Iñaki Goirizelaia errektoreak EHUren Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra sustatu dute.

2016(e)ko ekainak 13

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta EHU-Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiak, ekainaren 6an, paisaia, ondarea eta lurraldea aztertu, ikertu eta sozialki proiektatzearekin zerikusia daukaten jardueretan Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra bultzatzeko hitzarmen bat sinatu dute.

Hitzarmenaren arabera, Katedrak UNESCO Katedren Munduko Sarearekiko elkartrukea eta elkarlana sustatuko ditu eta prestakuntza, sentsibilizazioa eta ikerketetako eta azterlanetako emaitzen berri ematea bultzatuko du. Horrez gain, doktorego-tesiak eta graduetako eta masterretako amaierako lanak ere bultzatuko ditu.

Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak gure ondare kultural, natural eta materiagabearen kudeaketa ikertu eta orientatzea du helburu. 2013an sortu zen, Agustín Azkarate irakaslearen zuzendaritzapean. Katedrak hainbat ikerketa egin, master ofiziala eta doktoretza-programak finantzatu eta erakunde publikoekin zein pribatuekin aritzen da elkarlanean, gure ondare natural eta materiagabea mantentzeko asmoz.

ccv

Iturria: http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/33221-sailburu-ana-oregi-rector-inaki-goirizelaia-promueven-catedra-unesco-paisajes-culturales-patrimonio-ehu-upv?criterio_id=897481&track=1

Ezin da erantzun.